CAST | EUSK
home | email  
     
 
2012ko abenduaren 14an argitara eman zen Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean 241/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT) arautzen duena.

Dekretu horrek garatu eta osatu egiten du 2010-2013 Hiri Berriztatze eta Etxebizitzarako Plan Zuzentzailearen edukia. Halaber, gutxitu eta aurreikusi nahi du, oro har, Euskadiko etxebizitza askoren antzinatasuna. Izan ere, Euskadiko etxebizitzen % 32k 50 urte baino gehiagoko antzinatasuna du, eta % 39k 30 eta 50 urte bitartekoa.

80/2014 Dekretuak, 241/2012 dekretua aldatzen eta osatzen du hainbat alderditan eta bereziki EIT-a betetzeko eperik maximo berriak ezarriz

EIT delako hori ez da berria, Euskal Herriko 2/2006ko Hirigintza eta Lurzoruaren Legean ageri da jada. Lege hori onetsi zenetik, EIT asko egin dira eraikinetan, batez ere berriztatzeko subentzioak tramitatzeari begira.

241/2012 Dekretuak ez du bestelako betebeharrik ezartzen EITa izan behar duten eraikinei dagokienez ( 50 urte edo gehiagoko eraikinak eta eraikin katalogatuak), baina garatu eta zehaztu egiten du 2/2006 Legearen edukia, batik bat, ondoko honetan:

- Epeak ezartzen ditu, exijitu dakiekeen eraikinek EITak egin ditzaten.
- Autonomia-mailako erregistro bat sortu beharra adierazten du, egindako EITei buruzko informazioa zentralizatzeko.
- Udalen zeregina garatu eta zehazten du, EITen zein horietan azaltzen diren neurri zuzentzaileen kontrol-erakunde gisa.

Testu honen helburua da argitzea zein diren dekretu berriak ezartzen dituen betebeharrak, etxegintzatik eta legeriatik kanpo dauden pertsonei

Hobeto irakur eta uler dadin antolatu da, edozein higiezin-jabek egin ditzakeen galderei erantzuteko moduan.
 
 
EIT bat da eraikin baten ikuskapen-txostena, zein egoeratan dagoen azaltzen duena. Araudiaren arabera, honako hauek hartzen ditu kontuan EIT batek:

- Eraikina nola dagoen: adierazi egiten du, begi-ikuskapen batez, zein egoeratan dauden estalkiak, egitura, aurrealdeak, eta ur- eta saneamendu-hornidurarako instalazioak.

- Zein arazo edo patologia dagoen: ikuskapenean aurkitutako arazo eta akatsak laburbiltzen ditu.

- Ebazpena: arazoen sorburuaren eta garrantziaren berri ematen du; zer egin horiek konpontzeko ere adierazten du.

- Nola esku hartu: EITak azaldutako neurri zuzentzaileak arazoen larritasunaren arabera sailkatzen dira. Epeak jarriko dira horiek betetzeko.EIT-ak euren konponketarako epeak ezarriko ditu.

- Eraikinaren irisgarritasun baldintzen azterketa

- Eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria
 
   
  EITk higiezinaren zati hauek aztertzen ditu:

- Estalkia
- Zimendua eta egitura
- Aurrealdea
- Ur-hornidura eta –hustuketa
- Irisgarritasun baldintzak
- Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria
 
   
  Honako eraikin hauek izan behar dute EIT bat:

- 50 urte baino gehiago duten etxebizitzak. Alde batera uzten dira bidera edo espazio publikora ematen ez duten aurrealderik ez duten familia bakarreko etxebizitzak.

- Katalogatutako etxebizitzak.

- Eraikininaren titularrek EAE-ko Administrazio Publikoko diru-laguntza publikoak eskuratu nahi badituzte, kontserbazioa, guztien irisgarritasuna edo eraginkortasun energetikoa xede dituzten obrak egiteko. Eraikina kokatuta dagoen udalerriko udalaren sarrera-erregistroko zigilua eduki behar du EIT txostenak.
 
   
  Zein epetan egin behar da EIT bat?

- 2018ko ekainaren 27ra arteko epea izango dute EIT egiteko, dekretu honen aplikazio-eremuan sartzen diren bizitegi-erabilerako etxebizitzek, baldin eta 2017ko ekainaren 27rako 50 urte edo gehiago badituzte. EIT egitetik salbuetsita geratuko dira egun horretarako dagoeneko EIT egina badaukate eta egunean badago.

- 2017ko ekainaren 28tik aurrera 50 urte betetzen dituztenek, eta data horretatik aurrera katalogatutakoek, urtebeteko epean egin beharko dute EITa, eraikinak antzinatasun hori betetzen duen egunetik aurrera, edo katalogatzen direnetik aurrera eraikin katalogatua bada.

Lehenengo EITa idatzi ondoren, hamar urtean behin, beste ikuskapen bati ekin beharko zaio, eraikina nola dagoen aztertzeko.
 
   
  Eskumena duen teknikariak sinatutako kopia aurkeztu beharko du etxejabeak eraikinari dagokion Udaletxean.

Hortik aurrera, Udala arduratuko da agiri hori beste erakunde batzuei helarazteaz.
 
   
  Eraikinen jabeentzako betebeharrak honako hauekdira:

- Kontratatu eta betearazi EITak adierazitako konponketa-lanak.

- EITaren dokumentazioa gorde, Eraikinaren Liburuko dokumentazioarekin batera.

- Baldin eta ez balitz Eraikin Libururik (ohikoa 50 urte baino gehiagoko etxeetan), eraikinaren Mantentze eta Erabilera Egitasmoa izatea, non egingo diren mantentze-eta konpontze-lanak agertuko diren.
 
   
  Udalen esku dago EITa behar bezala egiten dela benetan kontrolatzea.

Zentzu horretan, Udalek zera egin ahal izango dute, Dekretuaren arabera:

- Eskatu eraikinaren jabeei bi hilabeteko epean aurkezteko ikuskapen teknikoa egin izanaren egiaztagiria.

- EITa prestatzeaz teknikari bat arduraraztea; kostea komunitateak ordaindu behar luke, ez badu bi hilabeteko epean eraikinaren jabeak delako EITa idatzita aurkezten.
 
   

Galizia Pasealekua, 17 bh
20015 Donostia, Gipuzkoa
T./F. 943 270 111
af@coavn.org