CAST | EUSK
home | email  
 
Komunitateak edo administrariak uneoro izango dute harreman zuzena tituludun teknikariarekin, zeinak EITa taxutu eta sinatzearen ardura izango duen ,eta, halaber, gidatuko dituen ikuskapena eta espedientearen tramitazioa, Udalaren aurrean iraungo duen prozesu osoan.

Gure zerbitzuen barruan ager daitezke diru-laguntzen kudeaketa zein EITak taxutzea.

Ondoko hauek dira gure zerbitzuak, EITak taxutzeari dagokionean (batzuk hautazkoak dira, derrigorrezkoak izatearen baitan daude-eta):

- Jabeen erkidegoa balitz, bidali inkesta jabe bakoitzari eta jaso, ondoren.
- Ikuskatu Dekretu arautzaileak ezarritakoak zein galdeketetako iruzkinak.
- EIT-dokumentuaren idazketa.
- Elkargo ofizialak EITa onirizten duela ziurtatzea.
- Dokumentua Udaletxera eramatea.
- Espedientea jarraitzea eta Udalaren edozein eskaerari konponbidea ematea.
- EITan adierazitako konpontze-lanen gaineko kudeaketa edota aholkularitza edota laguntza.

Obrarik egin beharko balitz, AF arkitektoek bere gain hartuko lituzkete honako hauek:

- Laguntzak eta legozkiokeen subentzioen kudeaketa.
- Leudekeen eskaintzak aztertzea, nahi den kalitatearen eta prezioaren arteko oreka lortzeko.
- Obra-teknikariak izatea, bezeroaren interesak zaindu, koordinatu eta kudeatzeko behar diren lanak kontrolatuz.
- Proiektuen kudeaketa eta obrak egiteko zuzendaritza, bai arkitekto gisa, bai aparejadore gisa.



 
     
   

Galizia Pasealekua, 17 bh
20015 Donostia, Gipuzkoa
T./F. 943 270 111
af@coavn.org